XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenean zertarako? Herritik hanka egin erazi zidan marmu berberarekin aurkitzeko.

Badirudi ene patua dela eta ez dudala ihes egiterik.

Gogoratuko duzu nola, bueno agian ez, zu apur bat gazteago baitzara.

Gerra hasi zenean, nik seminariotik hanka egin nuen, hanka beharbada ez da hitz egokiena, aurreneko egunean aita prefektuak arenga bat bota baitzigun, latinetik itzultzen genituen testu klasikoak nabariki imitatuz, memento guztiz apartekoak eta transzendentalak bizi genituela, hainbestekoak, non berak ordenaren sakramentu saindua ez balu, gerrari zaldun bihurtuko baitzen infidelen gurutzadan joateko.

Erdi Haroko zaldunen eta apaizen debateen bukaera polita.

Baina hanka egin banuen ez zen izan, jakina, gurutzadan apuntatzeko, neure familiaren kontrako gerra batetan parte ez hartzeko baizik.

Baina berek, apaizek, ukatu zuten, ezen ez nik, apaizgoaz, zaldun bihurtzean, edo bilakaera hori desiratzean.

Hala ere, nahiago nuke beste egoera batetan ihes egitea seminariotik, apaiz ezkutu konplexu honekin bizi guztian ez ibiltzeko.

Baina, bueno, ene familiak ez zuen deus ere ulertu.

Gure herriko meatzulo haietan uste baitzuten ni apaizek berek bidalitako infiltraturen bat nintzela.

Eta ez zuten ulertzen ene sakrifizioa eta ezta bizi guztian ulertuko ere.

Bai, badakit, irtenbide eroso bakarra nuela, berak baino gogorragoa izatea.

Bai zera, gogorrago. Ausartago, radikalago eta, zergatik ez esan, berek baino eskubitar gehiago akabatzea.

Desgraziatu bat naiz.

Galizia osoan gerra egon zen herri bakarra, egiazko gerra behintzat, gu bizi ginen herria izan behar.